|
|
español
català
euskara
galego
valencià ZER DA TANATOLOGIA?
Tanatologia,
guk ulertzen dugun moduan, zabala izateagatik eta erlazionatzen dituen alderdi
ugariak eta analisi-eremu desberdinengatik (multidiziplinarra) jorratzeko zaila
den diziplina da. Ia aldatzen ez den alderdi biologikoa, hiltzearen eredu
kultural eta pertsonal desberdinak, sineskerak eta errituak eta gure
zibilizazioan heriotza saihesteko kultura bat eratzen duten gizarteko alderdiak,
heriotza duinerako eskubideari buruzko berriz pentsatu edo, berriz sinbolizatu
edo beste modu batera esanda, errituen eredu berriak edo heriotza dominatua
deitu nahi izan dutena islatu besterik nahi ez duten eztabaidetan berretsitako
kultura.
Elkartearen helburua hiru puntu argitan laburtzen da: 1. Bizitzak prozesua eta mugimendua bezala identifikatzen dugun zentzua du, 2. Zentzua heriotzak ematen dio, 3. Heriotzak zentzua du eta bizitza pertsonalari zentzua ematen dio, transzendentea eta besterenezina. ESPAINIAKO ETA NAZIOARTEKO TANATOLOGIA
ELKARTEA (SEIT) 1964ko Legeak arauturiko Elkarteetariko batean eratzen da, Espainiako eta nazioarteko jarduketa-esparruarekin eta irabazi-asmorik gabea
(ARGENTINA,
ESPAINIA,
MEXIKO eta
PUERTO RICO).
ZEREGINA, HELBURUAK ETA FILOSOFIA SEITen helburua da bere jarduketa-eremuaren barruan alderdi deontologiko eta etiko-sozialetan, gaixo terminalen zaintzan, beren familia eta komunitateetan Tanatologiarekin erlazionaturiko guztia sustatu eta defendatzea, bai eta beren duintasuna eta teknikako eta kulturako, zientziako eta ikerketako ospea ere. Elkarte horrek bere kideen askatasuneko, autonomiako, ordezkaritzako eta parte-hartzeko erregimenean lortu nahi dituen helburuak honakoak dira: Tanatologiaren inguruko arazoak aztertzean interesa duten pertsona guztiak (osasuneko profesionalak, psikologoak, gizarte-laguntzaileak, antropologoak, etab.) elkartzea beren jarduerak batzeko. Tanatologiako gaietako informazioa eta prestakuntza bultzatu eta sustatzea horretarako beharrezkoak edo egokiak diren jarduera guztiekin. Tanotalagia alor multiprofesianal eta multidiziplinar gisa biltzen duen ezagutzen gorput espezifiko bat identifikatzea. Prestakuntzako, teknikako, kulturako, akademiako eta, oro har, bere kideen esparruek berezkoak dituzten gaien interesak bultzatu, finkatu eta arreta eskaintzea. Izaera pribatuko irabazi asmorik ez duen eta bere helburuetatik sindikatuetako edo laneko izaera duten helburuak baztertzen dituen elkartea da. Orientatzea, aholkuak ematea eta Erakunde Publiko eta Pribatuekin lankidetzan aritzea, bai eta heriotzaren eta hiltzearen antzeko gaiekin (pertsonei beren bizitzaren azken momentuan zaintza eta tratamendua eskaintzea, alderdi etiko-legalak, erlijiosoak, artistikoak, filosofikoak, antropologikoak, etab.) erlazioa duten Erakunde estatal, paraestatal eta pribatuekin edo Elkartearen helburuak zabaltzeko interesgarriak izan daitezkeen Erakundeekin ere. Hobeto ezagutzea eta aurrera egitea lagunduko duten Tanatologiaren alderdi ugarien inguruko mota guztietako kultura-, gizarte- eta zientzia-jarduerak antolatzea. Gaian interesa duten profesionalen artean
etengabeko harremana zaindu eta mantentzea, profesionalki eta pertsonalki hobetu
daitezen.
Alfonso M. García Hernández
Agradecemos la transcripción al
euskera de esta presentación a Krisálida |